Bloga

Murgildu zaitez gure blogean, eta ikusi nola eraldatzen dugun informazioa ezagutza eta erabaki estrategikoak bultzatzeko.

InTool INDEUS Industriaren Euskal Plataforma plataformaren parte izango da

Argitaratua InTool berriak
Etiketak: Digitalizazioa, Erabaki hartzea, Lankidetza, Sistematizazioa

Elkar lotzen gaituena ospatzen dugu: euskara.

InTool-en harro gaude euskara gure eguneroko lanaren eta harremanen parte delako. Euskaraz egiten dugu lankideen artean eta bezero askorekin, eta gure identitatearen ezinbesteko zatitzat dugu. Gure ustez, euskaraz aritzea ez da soilik hizkuntza kontua, baizik eta loturak sendotzeko, ezagutzak partekatzeko eta konfiantza eraikitzeko modu bat.

Pozik gaude, halaber, INDEUS plataformaren parte izateaz —Euskal Industria Plataforma, SPRI, Euskal Energia Erakundea (EEE), Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eta hainbat euskal enpresak bultzatua—.

INDEUSen helburua argia da: euskararen presentzia indartzea euskal enpresa eta industrietan, haien lehiakortasuna sustatzeko. Gure ekarpena egiten dugu ikuspegi horretan, zaintza teknologikoan, lehiako adimenean eta ideazioan dugun esperientziatik.

InTool-en uste dugu hizkuntza ere berrikuntza dela, ideiak partekatzeko, elkarrekin sortzeko eta etorkizunera begiratzeko tresna bat delako.

Euskara gure sustraien eta gure kulturaren parte da. Nahi baduzu InToolen kultura eta gure euskararekiko konpromisoa hobeto ezagutu, jar zaitez gurekin harremanetan.

Animatzen zaituztegu gure webgunera sartzen eta InToolen ezaugarri guztiak euskeraz ikustera https://intool.info/eu/