
Heldu da “Zaintzan eta ideiagintzan oinarritutako berrikuntza” jardunaldiaren 8. edizioa
08 urria 2025Datorren 2025eko urriaren 30ean, 9: 30etik 12:30era, “Zaintzan eta ideiagintza berrikuntzaren oinarri” jardunaldiaren 8. edizioa egingo dugu. Informazio estrategikoaren balioa hobeto berritzeko eta erabakitzeko baliatu nahi duten profesionalei zuzendutako online ekitaldia da.
Jardunaldian, Xavier Marceten inaugurazio hitzaldia izango dugu, erakunde estrategian, berrikuntzan eta lidergoan erreferentea. Bere hausnarketek lagunduko dute ulertzen nola pasatu datuetatik berrikuntza bultzatzen duen ezagutzara.
Jardunaldia honako hauen kasu praktikoekin osatuko da: ACLIMA – laguntzen zaintza eta araudia ardatz hartuta –, EJIE– administrazio publikoak zaintza berritzeko nola erabiltzen duen erakutsiko du – eta Eika – negozio berriak garatzeko zaintza nola aplikatzen duten azalduko du –.
Gainera, mahai inguru bat egingo da ikuspegiak partekatzeko, eta InTool zaintzan eta ideietan espezializatutako gure tresnaren berrikuntzak aurkeztuko dira.
Izena emateko edota informazio gehiagorako: https://intool.info/jardunaldia/