Informazio iturrien aniztasunaren garrantzia
04 otsaila 2026Zenbat eta ahots gehiago entzun, orduan eta gehiago aberasten da zure ikuspegia
Informazioaren eta ezagutzaren kudeaketan lan egiten dugunok badakigu hainbat motatako informazio-iturriak izatearen aniztasunak aberasten duela benetan zaintza- eta ideia-sistema on bat.
Informazio-iturri bakoitzak ikuspegi bat ematen du, istorio bat, pista bat. Erakunde batek hainbat informazio-kanal konbinatzen dituenean, norabide bakar batean begiratzeari uzten dio eta ingurunearen ikuspegi zabalagoa eta osoagoa eraikitzen hasten da.
Eta nola egingo dugu InToolen?
Gure zaintza- eta ideia-tresna hainbat informazio-iturri integratzeko diseinatuta dago, eta taldeek garrantzizkoa dena atzematea, antolatzea eta baloratzea errazten du, denborarik galdu gabe:
- Web albisteak
- Google Newsen alertak
- Sare sozialak
- Newsletterrak
- Artikulu zientifikoak
- Deialdiak eta laguntzak
Izan ere, erakundeek gehiago eta hobeto entzuten ikasten dutenean, aldaketaren aurrean erreakzionatzeari uzten diote…
Eta aurreratzen hasten dira.
InTool-en etengabe lan egiten dugu bide berriak identifikatzeko, informazioa aurkitzeko, atzemateko eta erabakiak hartzen dituztenentzat baliagarria den ezagutza bihurtzeko.