Bloga

Murgildu zaitez gure blogean, eta ikusi nola eraldatzen dugun informazioa ezagutza eta erabaki estrategikoak bultzatzeko.

Erakunde adimentsu baten ohitura osasungarriak

Argitaratua Ezagutu eta ikasi
Etiketak: Digitalizazioa, Erabaki hartzea, Lankidetza, Sistematizazioa

Xavier Marcet enpresa-estrategian eta -berrikuntzan adituak esaldi hau esan du:

“Beren ingurunea baino azkarrago ikasten duten erakundeak dira bizirik irauten dutenak”

Esaldi horrek funtsezko egia bat laburbiltzen du: beren ingurunea behatzen duten eta informazioa ezagutza bihurtzen duten erakundeek “antolakuntza-adimen” moduko bat garatzen dute, arin eta lehiakor mantentzen dituena.

Pertsonek bezala, erakundeek ere errutina osasungarriak behar dituzte sasoian egoteko.

1. Ondo elikatzea:
Erakunde adimenduna ez da edozein informazioz elikatzen. Bere informazio-iturriak irizpidez monitorizatzen ditu, fidagarritasuna ebaluatzen du eta kontsumitzen duen informazioak benetako balio estrategikoa ematen duela ziurtatzen du.

2. Begirada entrenatzea:
Ingurua behatzea ez da gertatzen dena ikustea bakarrik, baizik eta beste batzuek oraindik hauteman ez dituzten patroiak, seinale ahulak eta aukerak detektatzea. Zaintza eta adimena da ikuspegi estrategikoa finkatzen duen etengabeko entrenamendu hori..

3. Ikasteko entzutea:
Antolakuntza-adimena modu kolektiboan eraikitzen da. Profil desberdinak — teknikariak eta zuzendariak — informazioaren interpretazioan sartzeak ezagutza aberasten du eta perspektibak ugaritzen ditu.

4. Orekari eustea:
Alferrik da informazioa metatzea ekintza bihurtzen ez bada. Gakoa seinaleak erabaki zehatz bihurtzea da, benetako inpaktua sortzen duena lehenetsiz.

5. Etengabe berritzea:
Berrikuntza ez da behin gertatzen, egunero baizik. Informazio-iturriak berrikustea eta eguneratzea, informazio estrategikoa partekatzea eta etengabeko ideiazioa sustatzea dira erakundea bizirik, sormenez eta aldaketarako prest mantentzen duten bitaminak.