Zerbitzuak
Zaintza- eta ideia-sistema bat definitu eta abian jartzetik, ideien azterketaraino laguntzen dizugu, zure beharretara egokitutako prestakuntza ere eskainiz.

Zaintzea eta ideak sortzea

Ezagutu zaintza- eta ideiak sortzeko sistema bat abian jartzeko gure metodologia
1
Diagnostikoa
Zaintza-arloak eta eta horien dinamizaziorako taldeak definitzen lagunduko dizugu, zure erakundearen helburuei eta beharrei erantzuteko.
Zaintza-arloak abian jartzea
Esaiguzu zure informazio-beharrak eta, batera, arlo bakoitzeko iturriak identifikatzeaz eta iragazkiak definitzeaz arduratuko gara.
2
3
Informazioaren balidazioa
Zaintza-arlo bakoitzean kalitatezko informazio-fluxu kudeagarria eskaintzen dizugu
Informazioa balioestea eta zabaltzea
Elkarrekin definitzen ditugu informazio estrategikoa hautatzeko irizpideak eta nola zabaldu informazioa automatikoki
4
5
Ideiak definitzea eta lehenestea
Informazioa ustiatzeko dinamika bat definitzen lagun zaitzakegu, garatu beharreko ekintza edo ideia posibleen definizioa erraztuko duena.

Zaintza
Zure erakunderako zaintza-arloak definitzen lagunduko dizugu, eta abian jarriko ditugu. Zure ondoan egongo gara zuk esan arte jasotzen duzun informazio-fluxua kalitatezkoa eta kudeagarria dela. Erakundeari informazio estrategikoa helarazteko konfiguratzen dugu sistema, eta, jakina, sistema nahi duzuen mailara arte garatzeko prestatzen zaituztegu.
Ideiak sortzea
InTool-en ideiak sortzeko atala zuen arteko lankidetza-inguruneak sortzeko, ezagutza, gogoetak eta ideiak trukatzeko moldatuko dugu. Amaitzeko, aurrez aurreko saioak dinamizatzen ditugu, erakundeak garatu beharreko ideiak lehenesteko, hautatzeko eta zehazteko.
Zerbitzuei edo egiten dugunari buruzko informazio gehiago nahi duzu?

Aukerak aztertzea

Ideiak proiektu bihurtzen laguntzen dizugu
Aukera berriak aztertzea
Identifikatu, aztertu eta hautatu teknologia berriek zure sektorean eskaintzen dituzten aukerak edo zure produktuek beste sektore batzuetan irekitzen dituzten aukerak.
Enpresen txostenak
Aztertu eta mapeatu zure intereseko lehiakideak, bezeroak edo start-upak, zure erabakiak egokiagoak izan daitezen.
Bezero berriak identifikatzea
Beste eremu geografiko batzuetako bezero potentzialak identifikatu.
Merkatu potentzialaren azterketa
Aztertu merkatu-kuota irisgarria, zure lehiakide potentzialak eta merkatu berrietan kontuan hartu beharreko posizionamendua.

Prestakuntza

Ezagutu ezazu gutxieneko zaintza-sistema bideragarri bat abian jartzeko gure prestakuntza-eskaintza, bai aurrez aurrekoa, bai online.
Aurrez aurrekoa & In-Company
Xehetasunez ulertu zaintza- eta ideia-prozesua
Ezagutu zer baliabide ekonomiko eta pertsona behar diren zaintza-sistema bat abian jartzeko eta kudeatzeko.
Etorkizunean erakundean zaintza-sistema bat abian jartzeko testa/balidazioa
Zaintza- eta ideia sortzeko sistema baten potentziala transmititzea
Lor daitekeen informazioaren kantitatea eta kalitatea ezagutu
Online
Aurrez aurreko prestakuntza bezala, baina zure erritmoan eta gure laguntzarekin.
Jarraitu tutorialak, egin ariketak eta eraiki zure zaintza-sistema urratsez urrats.
Aprobetxa itzazu mentoring saioak zure zalantzak argitzeko eta sistema martxan jartzea baliozkotzeko.
Jarri ikasitako guztia praktikan gure InTool tresnan.